Ekainaren lehen egunean Anari banda zuzenean ariko da Errekaleor auzoan, Gasteizen.
Anari
2015. urtean kaleratu zuen Anarik “Zure Aurrekari Penalak” izeneko disko luzea ia sei urte grabatu gabe izan eta gero. Disko horren jarraipen gisa, 2016ko abenduan "Epilogo Bat" diskoa ikusten du argia, sei kantuz osaturiko Ep lan txikia. “Zure Aurrekari Penalak” diskoak behar zuen borobiltzea dakar estudioko emaitza berri honek, non betiko Anari topatzeaz gain, territorio berrietara egiten duen bidai.