Eric Baudelaire-ren erakusketara bisita solasaldiak

2 de Agosto de 2017. Tabakalera. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 18:00h. -
Ramón Raquello eta bere orkestraren musika Eric Baudelaireren obraren orain arteko banakako erakusketa zabalena da Espainiar estatuko erakunde publiko batean. Eric Baudelaire artista eta ekoizlearen obrak, modu naturaleanuztartzen ditu eremu artistikoa eta zinematografikoa.

Irakurtzeko eta zeharkatzeko malgutasuna eskaintzen dute erakusketek; praktika artistikoaren bereizitasunera zuzenean hurbiltzeko espazioak ere badira. Bisita solasaldien bitartez Tabakalerako erakusketetako piezetara, planteatutako gaietara eta komisarioen diskurtsoetara hurbiltzea proposatzen dugu.

Arte garaikidearekin harreman zuzena egiteko ibilbideak dira hauek, eta interesa duen edozein pertsonak parte har dezake bertan. Ohiko bisita gidatuaren formatua eta erakusketa ulertzeko moduak gaindi ditzagun, zentzu berriak erantsiz.



*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta: hezkuntza@tabakalera.eu

Abuztuak 2,16 eta irailak 13,20
Visitas
153
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios