Neskek ere egiten ditugu bideojokoak! Sortu zurea

3 de Agosto de 2017. Tabakalera. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 10:30h. -
Kathrine Switzer-ek ezarritakoari aurre egin zion maratoi batean parte hartzen zuen lehen emakumea bilakatu zenean. Topikoak hautsi nahi dituzu, bideo-jokoetako Kathrine Switzer bihurtu?

Lantegi praktiko honetan parte hartu, neska zein mutil, eta zure bideo-jokoa diseinatu Unity erabiliz. Bideo-joko baten diseinu eta garapenaren oinarriak ikasiko dituzu, bere historia eta osagaiak. Klasiko baten bertsioa sortuko duzu eta hau hasiera besterik ez da, helmuga zuk jarriko duzu! Amaigabeaz haratago!

Honela banatuko da lau egunetako lantegia:

-Lehen eguna bideo-jokoen diseinuaren aurkezpena egingo da zaio eta bertan bideo-joko bat zer den azalduko dugu. ‘Zeintzuk dira bideo-jokoaren osagarriak?’ galdera erantzuten saiatuko gara eta bideo-joko bat garatzeko beharrezkoak diren osagarri matematikoen eta fisikoen inguruko oinarrizko ezagutzak emango ditugu. GameFlow delakoaz hitz egingo dugu, hau da, bideo-jokoaren bizitza-zikloaz. Jokoen diseinuarekin erlazionatutako dokumentazio guztia aztertuko dugu, baita adibide ezberdinak ikusi ere. Saioa amaitzeko, UNITY 3D-ri buruzko, bideo-jokoak garatzeko aukeratutako motoreari buruzko, sarrera bat eskainiko da.

-Bigarren eta hirugarren egunetan, prest egongo gara PONG bideo-joko famatua bere osotasunean garatzeko: agertokia, mekanikak, jokalariaren kontrolak eta IA eta pilotaren portaera, baita efektu eta soinuak ere.

-Laugarren egunean, ikasle bakoitzak garatutako bideo-jokoan aldaketak egingo ditugu. Adibidez, efektu bereziak sortu, jokoaren arauak aldatu, eta abar.



Oharra: ordenagailu eramangarria ekartzea gomendatzen da. Ez izatekotan, idatzi ubik@tabakalera.eu-ra.
Visitas
154
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios