Sorry not sorry. Fashion film bat sor dezagun

22 de Agosto de 2017. Tabakalera. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 10:30h. -
Azken urteotan, fashion filma ezinbestekoa bihurtu da marka edo kolekzio berri bat kaleratzeko orduan. Ez du produktua bakarrik erakusten (batzuetan ezta erakutsi ere), baizik eta markak sentiarazi nahi duen esentzia eta intentzioa azaleratzen digu.
Funtsean, fashion filma ikus-entzunezko lan bat da, film labor bat. Atzetik marka bat izanik, komunikazio estilo jakin bat du, eta edertasuna eta estetikaren mezua marka edo produktuaren gainetik gelditzen da.

Sorry not sorry lantegia moda munduan abangoardia diren pelikulen inguruan arituko da, fashion filmen inguruan, hain zuzen ere. Nazioarteko jaialdietan eta jaialdi esperimentaletan irabazle izan diren filmak aztertu ondoren, lan-taldeak, fashion film bat ekoiztuko du, ideiatik hasi eta bukaerako muntaiera arte.

Lan-taldeak ideia bat sortu beharko du, gidoia laburki idatzi eta ekoizpena aurrera eraman, grabaketa batean dauden postu desberdinak ezagutuz: ekoizlea, kamera, atrezzista, jantziak…

Honako hau izango da, labur-labur, lantegiaren programa:

1- Lantegiaren gaira sarrera
2- Fashion filma, zer da? Formatu berria.
3- Zer ezberdintasun du publizitate arruntarekin alderatuta eta zertan du zinemaren antza?
4- Praktika: Fashion filma ekoiztu. Ideia, produkzioa, shooting-a, muntaia eta ikustaldia.
5- Egindako lana ikustea eta eztabaida.
Visitas
156
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios