GERNIKAKO JAIAK 2017: kontzertuak

12 de Agosto de 2017. Gernika. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 22:00h. Doan. Gratis. Free!

Adi, familia! Gernikako Jaiak bueltan daude! Hona hemen kontzertuen informazioa daukazue. Beti prest, beti NOIZen.

Ohi bezala, Lurgorri auzoko festekin abiatuko dute musika-zikloa. Hala, Tooth, Huntza eta Tximeleta izango dira protagonista han, abuztuaren 11n. Egun bat geroago, Bullets of Misery eta Tremenda Jauria arituko dira, eta, abuztuaren 14an, Belatz, Oxabi eta Los 5 bilbainos igoko dira oholtzara.

Abuztuaren 15ean, askotariko musika estiloak nagusituko dira agertokian, Qlausula Sueloren, Ekonen eta Oihan Vegaren eskutik, eta Amparanoiaren, Dz disko-jartzailearen eta Txamukos mariatxien txanda izango da hilaren 16an.

Jaietako azken-aurreko egunean, berriz, Sealed Room, Skakeitan eta Urrats gonbidatuko dituzte. Amaitzeko, Kherau taldeak itxiko du egitaraua, abuztuaren 18an.

Eta beste albiste berri on daukagu zuentzat: 12, 14 eta 16an tren bereziak izango dira Bilbo eta Bermeora.

Gora Gernikako Jaiak!

 

GERNIKAKO JAIAK 2017 EGITARAUA:

11 Ostirala (Lurgorri auzoan) - Tooth + Huntza + Tximeleta

12 Larunbata (Pasilekuan) - Bullets of Misery + Tremenda Jauría

14 Astelehena (San Juan Ibarra) - Belatz + Osabi + Los 5 Bilbaínos

15 Asteartea (San Juan Ibarra) - Qläusula Suelo + Ekon + Oihan Vega

16 Asteazkena (San Juan Ibarra) - Amparanoia + DZ DJa + Txamukos Mariatxiak

17 Osteguna (Pasilekuan) - Sealed Room + Skakeitan + Urrats

18 Ostirala (Pasilekuan) - Kherau 

 

Visitas
1083
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios