Adi, familia! Gernikako Jaiak bueltan daude! Hona hemen kontzertuen informazioa daukazue. Beti prest, beti NOIZen.
Ohi bezala, Lurgorri auzoko festekin abiatuko dute musika-zikloa. Hala, Tooth, Huntza eta Tximeleta izango dira protagonista han, abuztuaren 11n. Egun bat geroago, Bullets of Misery eta Tremenda Jauria arituko dira, eta, abuztuaren 14an, Belatz, Oxabi eta Los 5 bilbainos igoko dira oholtzara.
Abuztuaren 15ean, askotariko musika estiloak nagusituko dira agertokian, Qlausula Sueloren, Ekonen eta Oihan Vegaren eskutik, eta Amparanoiaren, Dz disko-jartzailearen eta Txamukos mariatxien txanda izango da hilaren 16an.
Jaietako azken-aurreko egunean, berriz, Sealed Room, Skakeitan eta Urrats gonbidatuko dituzte. Amaitzeko, Kherau taldeak itxiko du egitaraua, abuztuaren 18an.
Eta beste albiste berri on daukagu zuentzat: 12, 14 eta 16an tren bereziak izango dira Bilbo eta Bermeora.
Gora Gernikako Jaiak!
GERNIKAKO JAIAK 2017 EGITARAUA:
11 Ostirala (Lurgorri auzoan) - Tooth + Huntza + Tximeleta
12 Larunbata (Pasilekuan) - Bullets of Misery + Tremenda Jauría
14 Astelehena (San Juan Ibarra) - Belatz + Osabi + Los 5 Bilbaínos
15 Asteartea (San Juan Ibarra) - Qläusula Suelo + Ekon + Oihan Vega
16 Asteazkena (San Juan Ibarra) - Amparanoia + DZ DJa + Txamukos Mariatxiak
17 Osteguna (Pasilekuan) - Sealed Room + Skakeitan + Urrats
18 Ostirala (Pasilekuan) - Kherau