Ikusmira Berriak Donostia Zinemaldia eta Tabakalerak antolatutako egonaldi programa da, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko baliabideak eskaintzen dituena. REC Grabaketa estudioaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntza jasotzen du eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren legatuaren parte da.
Urtero lau proiektu hautatzen ditugu, abuztuko eta iraileko sei astetan idazketa eta garapenean lan egin dezaten zinema munduko nazioarteko aditu eta profesional talde batek lagunduta. Hirugarren edizioan parte hartu duten egoiliarrek euren ibilbidean garrantzia izan duen, edo lantzen ari diren proiektuarekin harremana duen pelikula bat gure zineman programatzeko gonbitea jaso dute. Beraien formakuntzan eta sormen prozesuan zein irudi eta istoriok eragin duten jakin nahi dugu.
Aurtengo egoiliarrak: Maider Fernández Iriarte, Helena Grion eta Samuel M. Delgado, Julia Pesce eta Leonardo Van Dijl.
Ir. 8 - Amor + The House is Black + Ventrada
Ir. 9 - Las calles
Ir. 15 - El evangelio según San Mateo
Ir. 16 - Kid