Soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio.
Erruak izen abizenak ditu, konkretua da, artxibatu eta kajoi batean sartu daiteke. Errua eduki daitekeen zerbait dela esaten digu hizkuntzak berak. Erruduna bilatzen dugu beti eta, behin topatuta, lasai, zerraldo egiten dugu lo. Aldiz, erantzukizuna amorfoa da. Denok harrapatzen gaitu eta ez digu uzten atseden hartzen. Errua eta erantzukizunaren arteko muga horretan, hortxe kokatzen da istorio hau.