Otsailaren 4an Aperitifa Session emanaldia burutuko da Plateruena antzokian. Protagonista Mice izango da, bakarkako saioan.
Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio MICErekin. Azaroan argia ikusi zuen bere debuteko lanak, zortzi kantuz osatua dago eta askotariko giroak jasotzen ditu, erritmo pausatuak, ilunak, rockeroak eta atmosfera goxoak, bere ahotsa denaren hari.