GERNIKAKO LEKUEK FESTIBALA 2018

4 de Marzo de 2018. Gernika. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 12:00h. Bono 25 €

Badator Lekuek festibalaren 5. edizioa!

Martxa bizian gatoz beste behin ere Gernikako Lekuek festibalaren edizio berriarekin. Aurten ere musikaren bueltan elkartu gara, berau gozatu eta lau haizeetara zabaltzeko asmoz. Martxoaren 3tik 11ra bitartean, musikaren tsunamia Gernikara helduko da eta, zelan ez, hemen itxarongo zaituztegu guztioi.

Musika modu berezian bizitzeko aste osoko egitaraua ari gara prestatzen. LEKUEK Gernikako musikari eta musikazaleek antolaturiko festibala izanik, festibal berezia da; txikia, eklektikoa, irekia, horizontala eta merkatuaren logika nagusietatik kanpo dagoena.

Urteroko tradizioari eutsiz, inguruko sortzaile batek egin du aurtengo kartela; Angela Lopez Rafelek, hain zuzen ere.

Hainbat “leku”

Astra, Iparragirre Rock elkartea eta Trinkete anti-txokoa dira Lekuek festibalaren espazio esanguratsuenak, baina inola ere ez bakarrak. Laster festibalean parte hartuko duten gainerako espazioen -tabernak, elkarteak- berri emango dizuegu.

Egitaraua

Zuzeneko musikaz gain, bestelako jarduerak aurreikusten dira Lekuek festibalean; hala nola, pelikulak, erakusketak eta prestatzen ari garen bestelako sorpresak.  Adi egon! Web orri honetan bertan edo sare sozialetan zabalduko dugu laster informazioa.

Festibalaz gozatzera!

Egitarauren eguneraketa eta sarreren eta bonoen inguruko informazioa ere hemen www.gernikakolekuek.com atarian izango duzu ikusgai datozen egun eta asteetan.

Gorak Lekuek!!!

 

Visitas
676
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios