Desde el abordaje (en la foto), hasta el fin de fiesta, Donostiako Piratak siempre se marcan la mejor de las opciones en las fiestas de Donosti. El puerto y el espacio La Flamenka se han convertido en el epicentro de la participación y el saber hacer. Y, es que, los conciertos del programa municipal en Sagües hacen que la labor de Donostiako Piratak sea aún más aplaudible.
Abajo os dejamos los conciertos de Donostiako Piratak 2018:
---
Geroz eta emakume gehiagok eszenatokira saltoa ematen duten arren, oraindik ordezkaritza murritzegia dutela azpimarratzekoa da. Hortaz, aurtengo egitarauan emakumeei zor zaien eremua eman nahi izan zaie. Horren adibide da hamabost taldeetatik hamaikatan emakumeon indarra nabaria izango dela eszenatokian: Fan&Go, The Capaces, Skakeitan, Ezetaerre, Krii Kolektiboa, Mad Muasel, Niña Coyote eta Chico Tornado, Mice, Olatz Salvador, Serrulla, Belako.
Zentzu horretan, Donostiako Piratek adierazi nahi dute Krii Kolektiboa Flamenka gunean programatzea sinbolikoki aurtengo erronka nagusietako bat izan dela. Izan ere, Frances Be, Eddie Mae eta Les Alsborregach DJ-ek programa osatzen dute.
Bestalde, bakarlari moduan estreinatu diren bi artisten presentzia nabarmendu beharra dago ere. Esaterako, Olatz Salvador donostiarrak “Zintzilik” bere lehen bakarkako diskoa aurkeztuko du aurten, pop-rock doinuak lagun, amets bat dirudien lan limurtzailea.
Napoka Iria, Perlak edo Joseba B. Lenoir Gang bezalako taldeetan ibilbide profesional zabala garatu duen Miren Narbaiza eibartarrak berriz, MICE bere bakarkako proiektua aurkeztuko du.
Hona hemen Donostiako Piratak 2018 egitaraua: