DANTZA FESTIBALA
PASAIAKO DANTZA FESTIBALAren 3. edizioa ekainaren 10etik 13ra ospatuko da.
Aurten ere, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek, maila eta interes handiko 12 dantza lan aurkeztuko dituzte.
Bigarren edizoan eskaini ezin izan ziren hainbat ekintza itzuliko dira: Herritarrentzako dantza tailerrak eta baita Pasaiako Studio24 dantza eskolaren erakustaldiak ere.
Lehen eguna sortzaile berriei eskainitakoa izango da aurten. Qabalum Konpainia Nafartarrarena, Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarrekin burututakoa eta Xian Martinezek sortutako lanek irekiko dute jaialdia.
Bi dantza lanen estreinaldia bizitzeko aukera izango da. Batetik Proyecto Larrua-ren “Muda” eta bestetik herriko sortzailea den Noemi Vianaren Anakrusa taldeak aurkeztuko duen “E.612” lana.
Hirugarren edizio honetan ere emakume sortzaileek leku esanguratsua izango dute jaialdian. Aipatutakoez gain, Judith Argomaniz (LaSala) , Eva Guerrero (Doos), Matxalen Bilbao, Askoa Etxeberria (LaPulga) eta Amaiur Luluaga-ren lanak ikusi ahal izango dira.
Jaialdiaren itxiera Juanba Berasategin. Break dancearen jatorria den “bboying”ean oinarritutako dantza eta multimedia-proiekzioa uztartzen dituen Códice ikuskizunak amaituko du aurtengo egitaraua.
FESTIVAL DE DANZA DE PASAIA
La 3ª edición del festival PASAIAKO DANTZA FESTIBALA se celebrará del 10 al 13 de junio.
Un año más, creadores/as y bailarines/as y de variado estilo procedentes de diferentes rincones de Euskal Herria, presentarán 12 piezas de danza de gran nivel e interés
También volverán varias actividades que no se pudieron ofrecer en la segunda edición: talleres de danza para la ciudadanía y las exhibiciones de la escuela de danza Studio24 de Pasaia.
El primer día será este año dedicado a los nuevos creadores y creadoras. La compañía Qabalum de Navarra, el trabajo de Nerea Gurrutxaga y Oihana Vesga y la interesante creación de Xian Martínez abrirán el festival.
Tendremos la oportunidad de asistir al estreno de dos obras de danza. Por un lado, «Muda», de Proyecto Larrua, y por otro, «E.612», del grupo Anakrusa de la creadora local Noemí Viana.
También en esta tercera edición las mujeres creadoras tendrán un lugar destacado en el festival. Ademas de las ya mencionadas. se mostraran trabajos de Judith Argomaniz (LaSala), Eva Guerrero (Doos), Matxalen Bilbao, Askoa Etxeberria (LaPulga) y Amaiur Luluaga.
El cierre del festival será en Juanba Berasategi con la obra Códice, en la que se aúna danza basada en el “Bboying” que es el origen del Break dance y la proyección multimedia.