LOVE & MONEY
19 de Noviembre de 2022.
Pabellón 6.
Bilbao ///
Bizkaia.
20:00h.
17€
Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak euskara hutsean egindako lehen ekoizpena.
David maitemintzen ari da.
Arrazoi profesionalengatik frantzez batekin duen emailen elkartrukatzeak maitasunean sinetsarazten dio berriro. Baina Davidek sekretu bat dauka. Sekretu hori jasanezina da, eta
emaztearen heriotzaren benetako inguruabarrei buruzko aitorpen txundigarri batera eramango du.
Jess maiteminduta dago.
Zoriontasuna erosi daitekeela uste du, baina ez da merkea kredituak eta zorrak erraz pilatzen diren mundu honetan.
Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Dennis Kellyk planteatutako funtsezko galdera hau izan liteke: zer geratzen da maitasunarekin diruarekin obsesionatuta dagoen
gizarte batean? Zorpetutako bikote baten infernuetara jaitsiz, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure nahiez ere.