HATOR HATOR HORROR FEST II

18 de Diciembre de 2022. Azpeitia. Azpeitia /// Gipuzkoa. 10:00h. ¿?€

Abenduaren 16-18 bitarteko asteburuan, Hator Hator Horror Festen bigarren edizioa egingo da Azpeitian. Kartelak Clive Barker-en (1987) Hellraiser filmari egiten dio erreferentzia. Antolatzaileek egitarau zehatza ez dute oraindik aurkeztu,  baina aurreratu dute jaialdia, besteak beste, fikziozko eta animaziozko film laburrek, euskal filmek, estreinaldiek, kontzertuak, tailerrek eta erakusketak osatuko dutela. Beldurrezko zinema jaialdia Azpeitiko Udalak, Ospel Filmsek eta Kulturaz Kooperatibak antolatu dute elkarlanean. Egon adi bere sare sozialeei eta kontuan hartu bigarren urtez ospatzen den jaialdi hau, gabon aurreko planik beldurgarriena!

Berria, K-sarien lehiaketa irekia

Aurtengo jaialdirako, K-sarien lehiaketa irekia antolatu dute, berrikuntza gisa. Sariketa horretan animaziozko edo fikziozko euskal film labur onena sarituko dute, lehiaketa irekiaren bidez. Saria jasotzen duen film laburra 2023ko Donostiako Zinemaldian K-sarien sailean erakutsiko dute.

K-sarien lehiaketa irekian Euskal Herriko edozein ekoiztetxek parte har dezake. Horretarako, film laburra info@ospelfilms.com helbide elektronikora bidali behar da; lanak bidaltzeko epea azaroaren 7a bitartekoa da.

Kultur ekintzak

Askotariko kultur ekintzez betetako asteburua izango da Hator Hator Horror Festek hartuko duena. "Aurreneko edizioan arrakasta handia izan zuten haurrentzako makillaje eta marrazki tailerrak egingo dira aurten ere. Horrez gainera, Brew and Roll garagardo ekoizleek eskainitako garagardo dastaketa ere ez da faltako", esan dute antolatzaileek. "Sorpresak" ere izango direla aurreratu dute: "Kontzertua eta abar. Jaialdiaren egunak gerturatu ahala emango ditugu egitarauaren inguruko xehetasunak".

 

Visitas
1057
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios