BIDEHUTS: LISABÖ + GAILU

2 de Junio de 2023. Psilocybenea. Hondarribia /// Gipuzkoa. 22:00h. 12€/15€

Lisabö irundarren post hardcoreak eta Gailu tramankulu musikalak Psilocybenea sutan jarriko dute ekainak 2an, Bidehuts antolatu duen jai musikal itzelari esker. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jokoek, izen futurista daukan Gailu power hirukotearen berpiztea ekarri dute, ia 20 urtez lozorroan egon den proiektuari bizitza berri bat emanez, zorionez! Lisabö taldeak ere 5 urte eman ditu lozorroan, baina oso zoriontsu egiten gaituen diska berria zuzenean entzuteko aukera oparitzen digu orain eta, hamarkada erdi igaro eta gero, belarriak urduri ditugula esan beharra dago, soinu berrien gosez.

Sarrerak hemen.

Visitas
213
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios