BELDURROLA

19 de Octubre de 2023. EGIA K.E. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 18:00h. 0
BELDURROLA - Beldurrezko rol jokoak euskaraz.
Urriaren 19tik 22ra, Egiako Kultur Etxean eta Ebla liburudendan
Ausar zaitez beste jokalari batzuekin batera beldurrezko istorioen rol jokoetan aritzen! Aurtengo partidak sorginei buruzkoak izango dira. Sorginak beti izan ditugu gure artean, askotan ezkutuan dauden arren.
Rol jokoak istorioak elkarlanean sortzeko mahai jokoak dira. Jokalariek pertsonaia batzuen papera hartuko dute eta beldurrezko abentura bat osatuko dute gidariaren laguntzarekin. Jokatzeko behar den gauza bakarra mahai baten inguruan esertzea eta papera, arkatza eta dado batzuk eskura izatea da!

Partidak 2-3 ordu ingurukoak izan ohi dira, 3-5 jokalarirentzat. Partida askotan ez da aurretik esperientzia eduki beharrik. Parte hartzea doakoa da, baina aurretik partidetan izena eman behar da.

Urriaren 19-20 Egiako Kultur etxean (Baztan hiribidea 21, Donostia)
Urriaren 21-22 Ebla liburudendan (Karmengo Ama 28, Donostia)

Izena emateko: https://labur.eus/Beldurrola2023
Visitas
307
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios