SIGLAS + RAMADA INN

16 de Diciembre de 2023. Tabakalera. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 21:00h. Gratuito

Siglas eta Ramada Inn, Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 programarako hautatutako musika-taldeen kontzertua.


SIGLAS taldea Donostiako lau lagunen proiektua da eta 2022ko udaberrian jaio zen. Jessica, María, Luis eta Diegok 90. hamarkadako indie-tik, garaje revival-etik eta pop doinu elektriko eta freskagarriatik edaten dute.

Dagoeneko hamar kantuekin osatu dute errepertorioa eta hauek banaka-banaka kaleratzen ari dira. Lehen abestia eta honen bideoklipa, Luna Verde izenekoa, Otsailean argitaratu dute. Beraiek esaten dute, Teenage Fanclub-ekin zure parke kuttunera joan, piknik bat egin eta reverb zapore gozoa duen postre zatitxo bat hartzea bezala dela.


RAMADA INN Juan Valls musikariaren proiektu berria da. Talde oñatiarra ibilbide luzeko zein estilo desberdineko musikariek osatzen dute, aurretik talde nahiz bakarkako proiektuetan arituak dira: Juan Valls kitarra eta ahotsean, Ander Etxaniz baxuan (Lenao, Zingira), Iñigo Ugarte kitarran (Iker Martinez eta Zaldi Herrenak) eta Mikel Marco baterian (Herstura).

2021eko uztailean taldeak Pills for Horses izeneko bere lehen lana grabatu zuen Andoaingo Garate estudioetan, Iñaki Zubia eta Martxel Arkarazoren gidaritzapean. Diska 70eko hamarkadako rock klasikoan koka daiteke. The Who, Neil Young & Crazy Horse eta garaiko beste zenbait talde ditu erreferentetzat. Abestiak, halaber, hurbil daude esperimentaziotik eta folk indietik, gaur egungo taldeen estiloekin lotuak, hala nola Kurt Vile & The Violators, Daniel Romano ‘s Outfit...

Kantuen hitzak introspektiboak, kritikoak eta gordinak dira; batzuetan kontenplaziozkoak eta irudimen handikoak. Abestiak abiapuntu soil eta sinpleak hartuta, egoera surrealista eta gertagaitzetara iristen dira.

Visitas
220
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios