DUPLA + Maluks

1 de Marzo de 2024. Jimmy Jazz. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 20:30h. 12€/15€
+INFO: https://jimmyjazzgasteiz.com/eu/_dupla/

DUPLA landa eremuan musika urbanoa egiten duen taldea da. Elektronika, errima satirikoak zein estribiyo abesgarriak batzea da haien marka. Aguraingo bikote honek ez da erritmo bakarrera ixten: Regetoietik Rockera eta Euskal Folkloretik Elektronikara, dantzatzeko zein ikuskizun moduan disfrutatzeko espektakuloa. 2019an Duplatxusa kaleratu zuten Durangoko Azokan: QR bidez entzun zitekeen EPa, Folklore berria alegia. Pandemia baten erdian egonda ere, Euskal Heri mailan kontzertu dexente egiteko eta pixkanaka gurean sartzeko aukera izan zuten. Orain, NAHIERAN albumarekin datoz: Haritz Harreguyk ekoiztu eta Alex Ferrer nahasi duen LP berria. Diskoa, beste gauza askoren artean, Evaristo, Tapia eta Leturia, Kaotiko, Juantxo (Glaukoma), Sara Zozaya, Skakeitan, Panxo (Zoo) edo Xsakararen kolaborazioekin dator.
Visitas
220
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios