HK! JAIALDIA: INES OSINAGA + RÜDIGER + GARI&MALDANBERA + RUPER ORDORIKA + IDOIA ASURMENDI

13 de Julio de 2024. Hondarribia. Hondarribia /// Gipuzkoa. 18:00h. Doan!

Euskal jaialdi berri bat jaio da eta gu pozik! Formatu txikia maite dugulako. Gertukoa. Arteak eta espazioak bat egitea ahalbideratzen duena eta batez ere herria saretzeko balio duena (baita herrira turismo kulturala erakartzeko balio duena ere). Hondarribi alde zaharreko txoko desberdinek aukera paregabea ematen dute eta horregatik uztailak 12-13ko asteburuan kriston egitaraua osatu dute, antzerkia, dantza eta musikarekin: MUSIK&ARTS ganbera musikala, Myriam Perez Cazabon, INES OSINAGA Itsasoa da bide bakarra, SING STREET. John Carney eta RÜDIGER dantzaren erregea (uzt. 12 barikuan). Eta zapatuan, antzerki dosi handiak Sandra Cuesta, Astrolabium teatroa eta  Vaiven Circo taldeekin eta ondoren, musikaren txanda hiru izen haundirekin gainera: GARI&MALDANBERA, RUPER ORDORIKA eta IDOIA ASURMENDI. Ze, bazatoz mugara?

UZTAILAK 12. OSTIRALA

18:00. MUSIK&ARTS. Ganbera musika ( G I P U Z K O A P L A Z A )
19:00. NUNAVUT. Neri(h)ari. Myriam Perez Cazabon ( K A S I N O Z A H A R R A )
20:00. INES OSINAGA. “Itsasoa da bide bakarra” ( B A L U A R T E A )
22:00. SING STREET. John Carney ( A G U S T I N A E T X E B E R R I A P L A Z A )
23:00. RÜDIGER ( G I P U Z K O A P L A Z A )

UZTAILAK 13. LARUNBATA
12:00. LIGHT DIVE. Sandra Cuesta ( S A N N I K O L A S Z U B I A )
13:00. BUTTERFLY EFFECT. Astrolabium teatroa ( P O L B O R I N A )
18:00. ANONIMA. Vaiven Circo ( A R M A P L A Z A )
19:00. GARI&MALDANBERA ( G I P U Z K O A P L A Z A )
21:00. RUPER ORDORIKA. Bakarka ( B A L U A R T E A )
23:00. IDOIA ASURMENDI ( G I P U Z K O A P L A Z A )

Hauxe da Hondarribia Kulturaren xedea eta lehendabiziko pintzeladak nabari dira jada. Ekimen honen izpiritua herri guztiak ezagutu dezan 2024ko uztailaren 12 eta 13an HK!ren aurkezpena ospatuko dugu. Egun horretarako prestatutako kultur programazioak ibilbide bat proposatuko du, gune nagusia izango den Hondarribiko alde zaharrean. Ibilbide honen oinarria zuzeneko musikak osatzen badu ere, bestelako kultur adierazpenak ere izango ditugu.

Haize berriak dabiltza Hondarribian, lelo berri bat gure ahotan: “Irudi berria Kultura bizia”. Gure herriko kultur-eskaintza zabala irisgarriagoa eta inklusiboagoa egin nahi dugu: Ahaztutako espazioak berreskuratu, komunikazio-gune berriak proposatu eta irudi freskoagoa, herritarrengandik hurbilagoa eskaini. Pertsonekin batera osatu nahi dugu kultur-iharduna: Herriko eragile, gainontzeko artista eta sortzaileekin ibilbidea egin eta haien ahotsa jasotzea garrantzitsua da dauzkagun baliabideak mugatuak diren arren ahalik eta zuku gehien ateratzeko.

Visitas
99
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios