BEIKOZINI KABARETA TRUÁ
4 de Marzo de 2023.
Beikozini.
Ondarroa ///
Bizkaia.
21:00h.
55
EZ DA TXU-RIK TRUÁ-RIK BAIK
BEIKOZINIIK (ONDARROA) berriz egin du. Kabareta, eta Kabareta Txu´ren ekoizpenekin lortutako arrakasten ondoren, KABARETA TRUA dator: ikuskizun berria da, eta Beikozinik aurreko edizioetako zifrak errepikatzearen edo gainditzearen alde egin du apostu, aurreko emanaldiekin 4.000 ikuslera heldu ginen.
Lau orduko ekitaldia, bazkaria edo afariarekin eta espektakuloa osagai pikanteekin: umorea, musika, erotismoa eta gaurkotasuneko gaiak tartekatuko dira eszenatokian artista bakoitzarekin, kabaret fresko eta ironiko batean, politikoki okerra, erotismo dosi justuarekin, eta hori guztia umore oparoz ureztatua.
Antolatzaileak harro daude kalitate handiko ikuskizun bat egiteaz, “Ondarroan eta hemengo publikoarentzat egindako ekoizpen batekin”. Ikuskizun horretan, herriko artisten mix bat aurkituko dugu, bertoko eta nazioarteko proiekzioa duten beste artista batzuekin bat datorrena.
Baieztatutako artista gonbidatuak: Ortzi Acosta (Cirque Du Soleil), Lady Pituka eta Tavi Gallart, Ondarroan aurkezpenik behar ez duten, Fede Badiola, Ana Elordi, Nahia Iparragirre, Nerea Ansola, Naia Mandia, Igor Baroja eta Enetz Ximeno’rekin bat izango dira. Beraien atzean talde tekniko handi batek egiten du posible ikuskizunaren garapen osoa, are ikusgarriagoa edizio honetan Angel Amorren jantzien diseinua. Elkarren ondoan lan egiten dute itzalean: Inés Uriarte (Zuzendaritza eta Koreografia), Paco Hernando (Zuzendaritza), Nahia Arrasate (Koreografia), Iñigo Zabala (Gidoilaria), Aitor Urkiola (Eszenografia eta Bideoa), Alberto Markuerkiaga (Audioa eta Bideoa), Gaizka Izagirre (Argiak), Jose Urrejola (Soinu-espazioa)
Abenduak 9, 10 eta 11, urtarrilak 6, 7 eta 8.
SARRERAK AGORTUTA,
orain data berriekin gatoz
Otsailak: 3, afaria + txoua
4, afaria + txoua (SARRERAK AGORTUTA),
5, bazkaria + txoua
Martxoa 3, afaria + txoua
4, afaria + txoua
5, bazkaria + txoua