Aurtengo Euskal Kulturaren jaialdiko egitarauak poz pozik jartzen gaitu, hain baitago zainduta eta mimo handiz eraikita. Besteak beste, Mauriziak ez du inor hil tramankulu artistikoa (martxoak 23), Irazoki guitar hero-aren Bas(h)oan eta Julen eta Beñat Axiari aita-semeak oholtza berdinaren gainean (martxoaren 15ean), Gazte Orkestra eta Kukai Soka dantza errituala sortzen (martxoak 3) eta abar. Kontuz, ekitaldi batzuetarako sarrerak hegan joango direla, gero ez damutu, hauxe duk NOIZ aholkua!
Ikusi ekitaldi guztiak esteka honetan eta zatoz Loraldira!