Arte Hartze Zikloa

19 de Noviembre de 2023. Faktoria. Laudio/Llodio /// Araba. 18:00h. 10€
'Artxibo Biluzia' + 'Forever'
+ 'Panpina Hautsien Dantza'
Azaroak 19 · 18:00 · Aiaraldea Ekintzen Faktorian

Izan daiteke dokumentu bat akzio fisikoaren detonantea? Hutsik geratutako karpeta bat, antzerkiaren bidez bete daiteke? Artxibo biluziada Metrokoadroka sormen laborategiaren antzezlan berriena. Publikoaren feedbacka asko eskertuko du konpainiak, oraindik amaitu gabe erakutsiko dutelako.

Maite Aizpurua eta Mejillon Tigre Forever antzezlan piezaren dramaturgia testua idazten ari dira, Faktoriaren sormen bekari esker. Zatitxo bat irakurriko digute, aurrerapen gisa.

Idoia Hernandez 'Hatxe' pianojoleak kontzertu labur bat eskainiko digu aurretik, agertokitik kanpo: emakumeengan ezarritako etiketak berrinterpretatzeko proposamen musikala.

Sarrerak hemen: https://labur.eus/artxibo-panpina-forever

Visitas
244
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios