EGUN ZORAGARRIAK

18 de Enero de 2024. Pabellón 6. Bilbao /// Bizkaia. 19:30h. 17€
“Udan, nork bere paradisua eraikitzen du, eta kurtsoan zehar egin ezin dituen gauza guztiak egiten ditu, ausartzen ez delako edo astirik ez daukalako. Gainera, denok desiatzen dugu alaitasun eta poztasun hura eguneroko bizitzara eramatea. Udako iheskortasun hura urte osoan iraun arazteko gogo horrek frustrazioa dakar. Frustazio hori antzematen da antzezlanean. Une dramatikoak eta barregarriak tartekatzen dira. Komedia sentsual, lotsagabe eta sentimentala da.”
Alfredo Sanzol.

Gazte Konpainiaren promozio berriak EGUN ZORAGARRIAK estreinatuko du. Euskarazko bertsioa Patxo Telleriarena da, Itziar Lazkanoren zuzendaritzapean, eta oholtza gainean Gorka Luna, Izar Pizarro, Itxaso Sánchez, Omar Somai, Markel Vázquez eta Sofía Zallio egongo dira.

https://pabellon6.org/event/egun-zoragarriak/?lang=eu
Visitas
193
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios