OGIAK HIZKETAN BALEKI

20 de Marzo de 2024. EHU Pabellón universitario. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. 0€
OGIAK HIZKETAN BALEKI, Josune Velez Mendizabal, Mamiak kolektiboa

1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi, ogibidez okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, zer? Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.500 soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote? Fake news bat izan zen agian?

Egitasmo honek kazetaritza, antzerkia, performance-a eta teknologia berriak konbinatzen ditu. Erabilitako tresna kazetaritza performatikoa da. Zer da hori? Bada, hauxe: ikerketa kazetaritza eta arte eszenikoak zeharkatzen dituen artefaktu kulturala. Orain arte, erreminta eszeniko hau Euskal Herrian erabili den lehen aldia, baita Europan ere. Kazetaritza performatikoa 2018an sortu zen Argentinan, Anfibia agerkari digital feministaren eskutik. Ordutik aurrera ibilbide oparoa izan du, bai Argentinan, baita Kolonbian ere.
Visitas
109
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios