ZURRUNBILO: MEMORIA

23 de Marzo de 2024. BARATZA. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 20:00h. 10-12€
Memoria Itziar Maneroren eskutik.

MEMORIA oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana da. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat.

MEMORIA amona baten eta biloba baten arteko topaketa bat ere bada. Elkarri galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegin bat, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen. Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara ondorengoak?

Sarrerak eta informazio gehiago: https://salabaratza.com/eventos/zurrunbilo-larunbata-memoria-itziar-manero-oier-guillan-eta-ander-lipusen-aurkezpenak/
Visitas
113
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios