ZURRUNBILO: ARTXIBO BILUZIA

24 de Marzo de 2024. BARATZA. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. 10-12€
Konferentzia performatiboa & antzerkia Metrokoadrokaren eskutik

Metrokoadrokako ARTXIBO BILUZIAK itxiko du Zurrunbiloko aurreko edizioan dokumentazio tailerrarekin hasitako zirkulua.

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.

Konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, Javier Barandiaranek eta Intza Alkain, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian. Artxibo biluzia I. joan Mari Torrealdai Ikerketa Bekari esker Metrokoadroka kolektiboa sortu duen proiektua da

Sarrerak eta informazio gehiago: https://salabaratza.com/eventos/zurrunbilo-igandea-artxibo-biluzia-metrokoadrokaren-eskutik/
Visitas
116
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios