MOXAL + THE KILL DEVIL HILLS

20 de Julio de 2024. Psilocybenea. Hondarribia /// Gipuzkoa. 22:00h. 15€

Hemen bertan makurtu eta musikari otoitz egiteko kontzertu bikoitz latza antolatu dute Psilocybenea-n. Alde batetik, Hannot (aka Moxal), oholtza gainean ibiliko da pozau ezin. Azken hamarkadako euskal pop-rock esperimentalaren collage artistikoa den bere azken lan bikaina, Nabar, zuzenean entzuteko aukera.. Eta, balada itsusi baina zintzoak maite dituenarentzat, antipodetatik etorriak diren The Kill Devil Hills boskotearen post-rock kakofonikoa, bastardo zarata ederra eta bihurrikeria sonikoak. Galduezina. PD: Si te gusta Nick Cave y eres de las que amenaza con ir a conciertos, este es tu bolo bomba.

SARRERAK EROSI

Zapatua, uztailak 20

Ateak: 20:00 h.
Hasiera: 22:00 h.

Psilocybenea Aretoa. Hondarribia
 
 
 
 
MOXAL 
 
Nabar izena du Moxalen hirugarren lan luzeak. MOXAL Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak gidatututako proiektua da. Nabar diskoa intimoa eta korala da, Zaldikatu lehenengo disko anitz eta partehartzailetik eta Arrebetxe bigarrengo sotil eta bakartitik edaten duena. 
 
2019an hasi zen Hannot disko honetarako kantak sortzen. Pandemiak etena ekarri zion, beste guztioi legez, eta 2023ra arte ezin izan du diskoak argia ikusi. 2019 hartan, Bilboko Empty Files taldearen estudioetan Mice (Miren Narbaiza), Txufo Wilson eta Jose Lastra-rekin bilduta sortu ziren Gaztiek die eta Ridikulue. Hannoten etxean eman zituzten pausu asko baita beste espazio batzuetan ere, hala nola, Urdaibaiko larre batean galdutako etxe-ibiltari-an edota mendipean gordetako etxola soil batean. 
 
Behin abestien hezurdura sorturik, Moxalen disko berri honetan parte hartuko zutenen etxeetan landu zituzten kantak. Irun inguruan Ainara LeGardonekin Kaidxolan eta Bat txoridxekaz lantzeko ondu zituzten. Ainararen ahotsaren elastikotasuna eta tinbre guztiz iradokitzailea nabarmentzen dira kanta horietan.
 
Hiruzpalau egun Mice eta Joseba B.Lenoir-ekin beraien Duranako Gakobeltz Hit Faktorian eman zituen Hannotek. Diska honetan argia eta ilunaren arteko lanketa bilatzen bada, dudarik gabe Mirenen ahotsak beti du argitasunaren eta zilar printzen dizdira. Hor landu zituzten Betiko Bero edo Hemen Bertan.  
 
Sortutako soinudun collage artistiko hau, azken hamarkadako euskal pop-rock esperimentalaren erakusgarri gisa ere uler daiteke. Miren Narbaiza [MICE], Anari, Ainara LeGardon, Aitor Etxebarria edo Joseba B.Lenoir-en elkarlanak biltzen ditu beste batzuen artean. 
 
 
 

THE KILL DEVIL HILLS

Perth (Mendebaldeko Australia) eguzkitsuan sortu ziren, 2003an folk akustikoko proiektu lasai bat bezala, baina ideia tonta bat izan zen (lasaiegia) eta ez zuen luze iraun. Taldea berehala hasi zen lerroak goratzen, berehalako marea baten antzera, harik eta 20 urte, zenbait seme-alaba, eta dibortzio batzuk geroago finkatu den arte (gutxi gorabehera) rock sintonizatua/folk/post-rock kakofonikoa, bastardo zarata ederra, balada itsusi baina zintzoak eta bihurrikeria sonikoak genetikoki desitxuratuta dituen boskote bat bezala.... beste hitz batzuetan esanda, lokatzezko eta ikatzezko bihotza duen rock banda bat.

Visitas
26
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios