DARDAR, Distorted Bass (Lazkao) eta Itzaletan Sua (Donostia)ko dj eta Drum and Bass zaleen arteko indar metaketaren ondorio musikala da.
EHko DNB eszenan elkar ezagutu ostean, biok gipuzkoarrak eta musikalki sintonian izaki, modu naturalean hasi ginen musika elkartrukatu eta nahasteko saioak egiten. Logroñora egindako DNB irteera batean ezarri genuen egun DARDAR izenez garatzen diardugun dinamikaren lehen ernamuiña.
EHn azken urteetan garatzen ari den DNB eszenari zer aportaturik ba al dago?
Galdera hau dago DARDARen oinarrian.
Gipuzkoatik DNB dinamika bat abiarazteko aski indar eta textinguru dagoela uste dugu (publikoa, herrietako festak, klubak, herri mugimenduko dinamikak...).
Gainera, azken urte hauetan euskaraz abestutako rap eta gisako estiloetan ematen ari den aurrerapausua DNB erritmoetan ere txerta daitekeelakoan gaude.
Euskaraz rapeatua izango den DNB dinamika batekin amets egiterik badugu?
Hau sustatzeko sortu dugu DARDAR dinamika. Ongi etorri!
Irudia__________
@srlobo.info