Bizitzaren amaieran pertsona askok arrazionaltasunetik federaino egiten duten 180º bidaia ikustea besterik ez dago: hil da jainkoa, bai, baina zerbaitetan sinisteko beharra daukagu oraindik. Hemen, erlijioen eta jainkotasunen ondorioak maite ez ditugun arren; gurtu ere gurtu egiten dugu, Meza Nagusia bezalako zeremonia kultural eta paganoetan. Urtearen (zein munduaren) amaiera ospatzen hasteko hitzordu ederra, Amorante musikariak eta Uxue Alberdi idazleak batera gidatzen duten hitzez eta musikaz osatutako errituala. Dinamo Sormen Gunea izango da gure bekatuak exorzizatzeko topalekua. (PD: Amen, que no amén).