LORALDIA FESTIBALA: Trikua esnatu da

11 de Marzo de 2025. Diferentes localizaciones. Bilbao /// Bizkaia. 19:30h. ---

Loraldia Festibala bere 11. edizioan dator, euskal kulturaren aniztasuna eta sormenaren aldeko apustuarekin. Martxoaren 10etik 30era, Bilboko kultur-espazio nagusietan garatuko den festibalak diziplina artistiko guztietako proposamenak eskainiko ditu. Osora, 29 ekintza ezberdinek osatzen dute programazioa musika, antzerkia, literatura, zinema eta bertsolaritza barne. Aurtengo festibalaren lemak, "Trikua esnatu da", Bernardo Atxagaren metaforan du sustraia. Idazleak euskal kultura eta hizkuntza animalia honekin sinbolikoki konparatu egiten du: zaurgarria, txikia, baina historia luzea duena eta bere arantzekin babestua. Hona hemen NOIZetik nabarmendetzen ditugun zenbait ekitaldi. 

Mila esker, Jonan Ordorika, martxoaren 12an Arriaga Antzokian egingo da kontzertu handi hau euskal musikariaren ohorean eta  zenbait erreferente bilduko ditu, adibidez, Hiru Truku, Anari, Mice, Tapia ta Leturia eta Rafa RuedaIdoia Tapia eta Bloñ, Idoia Tapiak, Skabidean taldeko abeslari ohiak eta arte eszenikoetan aritua, bere lehen performancea, "Alter Nation", aurkeztuko du. Lan honek Identitate Nahasmendu Disoziatiboaren inguruko konferentzia performatiboa eskaintzen du, psikopatologia honen ulermena joko eszenikoaren bidez esploratuz. Atxine, Janire Etxaberen dantza bertikaleko performance ikusgarria. Bertikaltasunaren bidez mugimendu eta espazioaren kontzeptuak berrinterpretatzen dituena. Post_Etorkizuna, urtero bezala, Loraldiak idazle bati eskatzen dio geroari pentsatzen testu bat asma dezan, emanaldian irakurketa egin eta zuzeneko musika eta bertsolaritza saio batekin uztarketa egiteko. Hamaikagarrenean Edorta Jimenez izan da gonbidatua.

Sarrerak bere webgunean.

Visitas
242
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios