NOTICIAS

ANARI + AMORANTE

·
Larunbat honetan Anari eta Amorante Basauriko Social Antzokian egongo dira. Plazer haundia Anariren diska berria ezagutzea: "Epilogo bat".

Anarik prest dauka “Epilogo bat”, bere lan berria, azaroak 29an argitaratua.Bere azken lanaren epilogo gisa ondu du azken hau, Badok atarian estreinatua. Kantautoreak ez dauka deskantsurako astirik, dirudienez. Bira ia amaitu gabe Txapekin berriro estudioan sartu eta etengo biran mantenduko dituen beste kantu eskukadarekin irten. Harrigarria gure kantugile handienetako baten egonezina benetan. Amorantek irekiko du gaua, Andrakan taldean ibilitako Iban Urizarren proposamen kurioso eta ezohikoa. Mereziko du Basauriko Social Antzokira hurbiltzea.

Sarrerak Social Antzokiko webgunean salgai.

 

Visitas
1064
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios