NOTICIAS

DURANGOKO AZOKA 2016

·
Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Abenduaren 2tik 6ra Landako Gunean.

 Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Baina hasierakoa ez zen moduan, gaur egungo azoka ere ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da. Azokako aurkezpen aretoan, argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte edota edozein gizarte eragilek lekua edukitzen du bere proiektu edo lan berriaren aurkezpena egiteko. Egitarau oparoa eskuratzeko www.durangokoazoka.eus

Visitas
924
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios