Hamar egunez, zinema bizi eta arnastuko dute Zinelekun egonaldia egingo duten 18 eta 30 urte arteko gazteek. Horretarako, KALAKALABeko kideek dozena bat ikastaro atondu dituzte.
Proiektuaren partaideak Gasteizen elkarrekin biziko dira hamabi egunez (uztailaren 23tik abuztuaren 3ra arte), eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz.
Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatua dago, betiere zinema eta ikuste-arteetan interesadunak; ikus-entzunezko komunikazioa, Arte Batxilergoa edo Arte Ederretako ikasleak, esaterako.
Ikastaraoak euskaraz egingo dira; hortaz, parte hartzaileek ondo jakin beharko dute. Hona hemen 2017ko Zineleku-ko programa. Onarriak eta izen emateko orria proiektuaren webgunean daude.
Dokumental lantegia. Irakaslea: Maider Fernández
Soinu lantegia: “TRACKING THE SOUND: Soundtrack-aren artea”. Irakasleak: Luca Rullo eta Xabier Erkizia
Formatu, proiekzio eta aspektu teknikoen inguruko solasaldia. Hizlaria: Leire Apellaniz
Super8 lantegia. Irakasleak: Adriana Vila eta Luis Macias
Gidoi lantegia. Irakaslea: Maider Oleaga
Soinu postprodukzio praktika. Irakaslea: Martín Guridi
Errodaien taldea.
Filmazio plana: Maider Oleaga eta Fina Salegi.
Gidoia: Maider Oleaga.
Filmazioa: Juan Arrosagaray, Maider Oleaga eta Aitor Merino
Proiektuen garapenaren taldea
Produkzioa: Fina Salegi
Tutoreak: Pedro González Rubio eta Aitor Merino
Pitching: Anaïs Desrieux