Gaur bertan aurkeztu dute Pasaia Itsas Fest 2018, eta oraindik kontzertu guztiak ez ezagutu arren, nahikoa daukagu kriston festibala antolatu dutela ziurtatzeko. Datorren hilabetean izango da, denbora daukazu beraz zeure agendan ipini eta etortzeko.
Maiatzaren 17 eta 21 bitartean, itsas kulturaren topaleku bihurtuko da Pasaia, bi elementuetan murgiltzen den jaialdi honekin. Alde batetik, uretan Europako bazter guztietatik iritsitako itsasontziak egongo dira. Lurra aldiz, musikariena izango da; nahiz eta mota askotariko beste jarduerak ere antolatuko diren, ekimen kultural eta gastronomikoak, esaterako.
Baina goazen mamira: musika! Oraindik ez dute zuzenekoen egitaraua erabat itxi, baina aurreratu dutenez Kiko Veneno, Anne Etchegoyen, Maika Makovski, Morcheeba, Rural Zombies eta Iñigo Serrulla igoko dira agertokira edizio honetan.
Sopresak falta diren arren (erne gabiz), hemen konfirmatutako taldeen programa:
Maiatzak 17, osteguna - San Pedro - 21:00 h
Maiatzak 18, ostirala - Donibane - 21:00 h
Anne Etchegoyen eta Maika Makovski
Maiatzak 19, larunbata - Trintxerpe - 21:00 h
Iñigo Serrulla, Morcheeba eta Rural Zombies