NOTICIAS

Euskal abangoardia eszenikoa Gasteizen irauliko da Zurrunbilo jaialdiaren haizean

·
Parasite Kolektiboak antolatzen ari den festibala apirilaren 19tik 22ra bitartean izango da, eta euskarazko arte eszenikoak sustatzea dauka helburu. Parasite kolektibo artistikoak urteak daramatza Gasteizen ekoizten diren proposamen eszenikoak sustatzen eta mundura zabaltzen. Orain, ordea, Euskal Herri osoko euskarazko sorkuntzari eman nahi diote bultzada berezia, baita publiko berria bilatu ere.

Aurten, hirugarren edizioan, Kukai Dantza-k Oskara Plazara eskeiniko digute, Ander Lipus-eko Huts Teatro, Kolektibo Monstrenko gasteiztarrak edota ATX Teatroa izango dira. Musikako atalan, IbonRG musikari experimentala egongo da zurrunbilo goxo honetan.

Ostegunean, Oihaneder Euskal Etxean, Bufoi ipurterreak vs. Titiritero ahoberoak taldeak Bat-bateko antzerki norgehiagoka antzezlana aurkeztuko dute.

Jaialdia pintxopote kolektibo batekin amaituko da. Perfekto. Hona hemen, programa osoa:

 

19 OSTEGUNA 21:30 Oihaneder. Doan.

Bufoi ipurterreak VS Titiritero ahoberoak. Bat-bateko antzerki norgehiagoka

Maitasuna bada gure bizitzarako bultzatzailerik handiena, zer egin ahal dugu maitatuak sentitzeko? Zer aldatuko genuke estimuaren merkatuan egoteko? Zer salduko edo erosiko? Zein da duzun maitasun jokorik gustukoena? Estrategiak eta itxaropenez betetako kaleidoskopioan bezala, Ikuspegi desberdinetatik azalduko da egoera berbera helburu bakar batez: Maitasunaren sugarra bizirik iraun dezan.


20 OSTIRALA 20:00 Baratza. 6€/8€

KUKAI DANTZA
GERNIKA
Nire ahotsa zuen bihotzetara heltzea nahi nuke, gau ilun hartan Gernikan sugarrak handitzen ikusi nituen bezalaxe. Baina ez kixkali eta gorrotoa hedatzen laguntzeko. Zuen bihotzak, gorrotoaz kixkali baino, adorez bete daitezela” Herritar anonimoa, Gernika 1937 Gernikako bonbardatzearen eta Picassoren lanaren estreinaldiaren 80.urtemuga baliatu du Jon Maya Sein koreografoak gaurko zein atzoko gernikei buruzko gogoeta egiteko.

KOLEKTIVO MONSTRENKO. ITZIAR REKALDE ETA EÑAUT ARMENTIA
MAITASUNEZKO BI ISTORIO ETA MARKO TEORIKO BAKARRA
Maitasuna bada gure bizitzarako bultzatzailerik handiena, zer egin ahal dugu maitatuak sentitzeko? Zer aldatuko genuke estimuaren merkatuan egoteko? Zer salduko edo erosiko? Zein da duzun maitasun jokorik gustukoena? Estrategiak eta itxaropenez betetako kaleidoskopioan bezala, Ikuspegi desberdinetatik azalduko da egoera berbera helburu bakar batez: Maitasunaren sugarra bizirik iraun dezan.


21 LARUNBATA 20:00 Baratza. 6€/8€

ATX TEATROA
TOMIRIS mendeku zilegi baten Istorioa
Mendeku zilegiaren ganeko bakarkako ikuskizuna da. Ardatz nagusitzat biolentzia matxistea daualarik, errealidadea eta fikzinoa buztartzen dituan istorioa. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia.


22 IGANDEA 19:00 Baratza. 6€/8€

HUTS TEATROA
HOZKAILUA
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA.

IBON RG-ren Kontzertua
IbonRG musikariak (Sestao, 1978) bi hamarkada daramatza musikaren hainbat esparrutan. Bai kontzertuak antolatzen (Kafea eta Galletak disko forum zen hartan), bai ekoizten eta kolaboratzen (Manett, Mursego, Xabier Montoia, Le Noise...). Baina sortzaile lanetan egin du ekarpen handiena (Eten, Gargara, Plu de Mekanisms, Boz Mineralis). Hainbat musika-tresna jotzen dituen arren, IbonRG bakarkakoan ahots hutsean edota pianoak lagunduta aritu ohi da.

eta amaitzeko...PINTXO POTE Kolektiboa!

 

Visitas
739
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios