NOTICIAS

Zineleku 2018 zinema udan ikasteko tailerra inskripzioa ekainaren 8ra arte irekita

·
Zineleku taillerren programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko sortua. Aurtengo edizioa uztailaren 23aren eta abuztuaren 3aren artean Gasteizen izango da. Tailerrak, proiekzioak, masterklaseak... Inskripzioa Ekainaren 8ra arte zabalik dago

Zineleku, ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa da, Kalakalab-ek antolatua. Helburua ikus-entzunezkoen sortzaile berriei ikuspuntu komunitariotik diziplina-arteko harremana sustatzea da.

Proiektuaren partaideak Gasteizen elkarrekin biziko dira hamabi egunez (uztailaren 23tik abuztuaren 3ra arte), eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz.

Murgiltze proiektu hori urtero Euskal Herriko leku batean garatzen da, elkarrekintza eta hartu-emana indartzen dituen gune batean elkarbanatu ahal izateko horrela, sorkuntza esperientzia paregabea. Zinema ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko zinemagile zein idazle, koreografo, programatzaileek partehartuko dute.     

Proiektuaren partaideak elkarrekin biziko dira hamabi egunez, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz. Zinelekun parte hartu izana egiaztatzen duen agiri bana jasoko dute partaideek.       

Zineleku Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatua dago, betiere zinema eta ikuste-arteetan interesadunak; ikus-entzunezko komunikazioa, Arte Batxilergoa edo Arte Ederretako ikasleak, esaterako. 

Ikastaraoak euskaraz egingo dira; hortaz, parte hartzaileek ondo jakin beharko dute. Hona hemen 2017ko Zineleku-ko programa. Onarriak eta izen emateko orria proiektuaren webgunean daude.

Hona hemen 2018ko kurtsoak:

Performance eta esplorazio filmikoa
Zazpi T´erdi eta Sra Polaroiska
Haien lanaren bitartez, bi-biek, diziplina artistikoen mugak esploratzen dituzte. ZINELEKU
2018-n, ikuste esplorazio batetan murgilduko gaituzte, non ikus-entzunezko pieza baten
sortze eta erakusketa formatuen zabaltzea bilatuko den. Pieza hori, Mursego, Audiolab eta
Sonora Estudios-en lanekin osatuko da.


Aholkularitza eta proiektu garapena
Paul Urkijo, Marian Fernández eta Ana Pfaff
Bigarren urtez, ZINELEKUk proiektuen garapenerako atal bat zabaltzen du. Honen helburua
ikasleek proposatutako proiektuak bertara datozen profesionalekin batera garatzea da.
Programatutako saioetan, istorioen definizioan, aurkezpenen prestakuntzan eta proiektu
horien karpeten inguruan lan egingo da, taldeak berak ere daukan autoelikatzeko
gaitasunari esker.


Zine zuzendaritzarako apunteak
Mar Coll
Gazte eta saritutako zuzendari honen begiradaren bitartez, zinema zuzendaritzaren lana
jorratuko dugu.
Musika esperimentazioa, soinu banda, zuzeneko soinu grabaketa eta soinu post-produkzioa
Mursego, Audio-Lab, Sonora Estudios, Sra. Polaroiska eta Zazpi T’erdi
ZINELEKUk soinuaren lanketari garrantzi handia emango dio aurtengo edizioan. Hau dela
eta aukera paregabea izango dugu soinua bera esploratzeko, baliabide artistiko eta
esperimental gisa ikus-entzunezkoaren barruan. Profesional ezberdinekin gauzatuko diren
saioez gain, esperientzia praktiko bat garatuko da ere bai, non ikus-entzunezko pieza
kolektibo bat sortuko den.


Super 8mm errebelatu edo desagertze zorian dauden teknika analogoak
Clara Sánchez Dehesa eta Luz Roja Kolektibo
Super8mm-aren errebelatuari dedikatuko zaion gautxori-saioan (ikasleek aldez aurretik
filmatutako pieza batean oinarrituta) teknika ekologikoekin (Kafennol) esperimentatuko dugu,
bai eta etxeko telezine bat egiten ikasi ere.


Zine programazio eta komisariotza
Garbiñe Ortega
ZINELEKU 2018n zine programazio eta komisariotzan murgilduko gara. Zer lan burutzen du
zine komisario batek? Zein da kuratzaile/komisariotza eta programazioaren arteko
ezberdintasunak? Nola sor daiteke diskurtso bat, pentsamendu ildo edota pentsamendu
kritikoa komisariotzaren bitartez? Horiek eta gehiago izango dira jorratuko diren kontuak.

Proiektuen gauzatzea
Carlos Casas
Parte hartzaileen sortze prozesuen inguruan lan egingo dugu, sorkuntza fase bakoitza
jorratuz eta ikus-entzunezkoa lantzeko bide ezberdinak kontuan hartuz.

Mugimendua eta begiradaren eraikuntza
Idoia Zabaleta
ZINELEKU 2018k sormen eta pentsamendu prozesuak berrituz mugak apurtzea
proposatzen du. Horretarako, arte eszenikoetara hurbilduko gara, ikusteko, entzuteko,
sentitzeko eta esperimentatzeko daukagun gaitasuna transformatzeko helburuarekin. Idoia
Zabaletak ZINELEKU 2018n gutun zuria izango du, eta aurtengo edizioaren lehen lantegia
bere esku egongo da.

Dagoenarekin ekoizten
Zazpi T´erdi
Zazpi T’erdiren pieza erabakikorra den Iñaki Sagastumeren begiradaren bitartez “guerrilla
ekoizpenaren” teknika, estrategia eta arteak ezagutuko ditugu.

 

 

 

Visitas
766
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios