NOTICIAS

Durangoko Azokak euskal kulturaren plaza aurkezten du 53 edizioan

·
Bueltan da urterokoko euskal kulturaren ekimen galduezinetako bat. Durangoko azokak urtero deskubritzen dizkigu euskal kultura arloko berritasun nagusiak eta baita gaboneko erosketekin lagundu ere! 53. edizioa da aurtengoa eta “DA! asko dira!” lemapean ospatuko da abenduaren 5tik 9ra arte.

Durangoko Azoka anitza da, zentzu siko eta metaforikoan. Batek Azoka ikusi egiten du, besteak entzun, batzuek abestu, norbaitek ikutu, bakarren batek laztandu, agian usaindu, edo dastatu, askok irakurri eta beste hainbestek sentitu, kultura modu desberdinetan guztion eskura dagoela adieraziz.

Euskal kultura oparoa eta aberatsa da eta aniztasun horren isla da Azoka. Kulturaren plaza da, merkatua, ikuskizuna, urteroko hitzordua, gogoeta eta eztabaidarako plataforma, jaia, errituala, topalekua....

Aurtengorako Ikasle eguna estreinatu dute, autoedizio edota filmeentzako soinu tailerrak eskaintzen dituena. Bestalde, urteroko guneak: Areto Nagusia, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia eta nola ez urteroko produktu berrienak: Hezurbeltzak (Jon Maia eta Gorka Hermosa), Era Batera (Gatibuko Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza) edo Xabi Bandini (Kerobia taldeko abeslaria) beteranoak baina baita lehenengo diskoa kaleratzen duten taldeak, besteak beste: Azalera, Zizel, Polybius, Txost, Rolan Garces, Maddi, Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak.

53 edizio, 247 stand, 439 nobedade, horietatik 304 liburuak, 93 diskoak, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko bat eta bestelako 23 lan: Durangoko Azokak aurtengo egitaraua aurkeztu du eta zenbakiek bat egiten dute 2018 honetan Gerediaga elkarteak aldarrikatu nahi duen ugaritasunarekin.

Durangoko Azoka bakarra da, baina aldi berean Azoka asko dira. DA! bizitzeko modu asko daudelako.

+info durangokoazoka.eus

Adi egon Plateruena Kafe Antzokiko kontzertuei:

Asteazkena 5
HUNTZA
23:00h.Plateruena. /// Durango Bizkaia. 8€/10€

Osteguna 6
23:00h.Plateruena. /// Durango Bizkaia. 10€/12€
 
Ostirala 7
23:00h.Plateruena. /// Durango Bizkaia. 8€/12€
 
Larunbata 8
23:00h.Plateruena. /// Durango Bizkaia. 10€
 
Igandea 9
20:00h.Plateruena. /// Durango Bizkaia. Doan. Gratis. Free!

 

Visitas
813
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios