NOTICIAS

ZURRUNBILO: Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia

·
Zurrunbilo festibala apirilaren 12tik 14ra bitartean izango da, euskarazko arte eszenikoak sustatzea helburuarekin. Laugarren edizioan, Eva Guerrerok Gorpuztu prosezuan eskeiniko digute, AXUT konpainak berria Zazpi senideko antzezlana aurkeztuko du. Kamikaz & Ttak Teatroa ere izango dira zurrunbilo goxo honetan.
Parasite Kolektiboak antolatzen ari den Zurrunbilo festibala apirilaren 12tik 14ra bitartean izango da, eta euskarazko arte eszenikoak sustatzea dauka helburu. Parasite kolektibo artistikoak urteak daramatza Gasteizen ekoizten diren proposamen eszenikoak sustatzen eta mundura zabaltzen. Orain, ordea, Euskal Herri osoko euskarazko sorkuntzari eman nahi diote bultzada berezia, baita publiko berria bilatu ere.

Viernes 12 Ostirala
19.00h.

BENETAN BE “Inondik inora” (antzerkia, 4 urtetik gora)

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan
makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire
eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana
garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik
ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez. Inondik inora umorea eta poesia, musika
zuzenean eta panpinak uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako
antzezlana da.

Gauza mordoa 50 minutuko 4 urtetik gorakoentzako komedia familiar batentzat... Benetan
harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!

Sábado 13 Larunbata
20.00h.

KAMIKAZ KOL. & TTAK TEATROA “Agur eta dolore” (antzerkia)

Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri-koxkor. Nola egin aurrera? Noruntza jo? Agur eta
dolore lanak Bilboko Pabellon 6 aretoak emandako Kriseilu Saria irabazi berri du. “Egia eta fikzioa, antzezpena eta bizipenak, aurrera egiteko gogoa eta zalantza exis tentzialak... bata bestearen gainetik, banan banan eta denak batera, trumilkan, sa-
maldan, tropelean azaleratu dira...”

EVA GUERRERO “Gorpuztu prozesuan”

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uz-
tartzen dituen ikuskizuna da. Gorpuztu erlijo jakin batzuen une zehaitz batzuetan egiten den gorpuztzaren erabileraren gaineko ikerkuntzatik dator.

Gorpuztu zati banatan separatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintza
aztertuz, erlijo desberdinetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen ditugu, hala nola
errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa... hemendik jaioetzen da
Gorpuztu.

Igandea 14 Domingo
19.00h.

AXUT Artedrama - Le Pettit Theatre de Pain “Zazpi senideko” (anterkia)

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura defini-
tibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina
nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto
istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau
gurea dugun GU horrek bizirik?

Visitas
694
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios