NOTICIAS

Bilboko Gazte Sare Feminista: nola egin errepresioaren aurreko autodefentsa feminista!

·
Udaletxeko zubia moztu zuten abuztuan, hirian gertatutako talde-bortxaketa salatzeko. Ondorioz, isunak heldu zaizkie sareko 8 kideri. Mozal Legeari esker 6500€ isunaz hari gara eta, aurre egiteko, kanpaina zabaldu dute. Marrabila artistaren ilustrazioa laster auzoetako puntu desberdinetan eskuratu ahal izango da laguntza gisa.

Bilboko Gazte Sare Feministak 2019ko abuztuaren 15ean Bilboko Udaletxeko zubia moztu zuten zenbait kideren artean, beste bortxaketa bat salatzeko asmoz. Horren ondorioz isunak jaso dituzte eta otsailaren 12an prentsaurreko bat antolatu zuten, honen inguaruan berri emateko:

Ekimena bukatutzat eman genuen 20 bat identifikatu inguru eta 8 inputaturekin. Gabon hauetan, eta ez presezki Mari Domingiren eskutik, isunak heldu zaizkigu sareko 8 kideri. Bide penaletik eramaten saiatu ziren arren, ez da delitu juridikorik ikusi, beraz, isuna administratiboa da. Baina honi ekimen politikoak desagertarazi eta gu itotzeko erabiltzen den Mozal Legea gehitzen badiogu, politikoki zein juridikoki onartezina iruditze nzaigun isuna geratzen zaigu, 6.500€ hain zuzen ere.

Horrela, agerraldi hau isunei aurre egiteko martxan jarriko dugun kanpaina zabaltzeko baliatu nahi dugu ere. Marrabila artistak ilustrazio bat oparitu digu bono laguntzak ateratzeko, eta laster auzoetako puntu desberdinetan nahiz sareko kideei eskatuz eskuratu ahalko dira. Hala ere, eta bukatzeko, gauza bat argi daukagu: berriro egingo genuke.

Egiturazko biolentzia honen aurrean egunerokotasunean autodefentsa feministaz baliatzen garen bezala, erantzuna ekintza zuzenaren bitartez gauzatzea ere guztiz legitimoa dela pentsatzen jarraitzen dugu, eta horrela izango da egoera behetik gora aldatu arte. Guk, neurri paternalistetatik askoz haratago doazen neurrien beharra azpimarratzen jarraitzen dugu, pairatzen dugun sistema heteropatriarkal, kapitalista eta kolonial honen oinarriak astinduko dituzten neurriak. Ordura arte kalean ikusiko dugu elkar. Gora borroka feminista eta gora bilboko gazte sare feminista"!

Gora zuek, neskak, eta gora egiten duzuen lana!!!!!

Visitas
745
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios