NOTICIAS

Ekialde Ertaineko umeen inguruko 'Awlad. Hesiak gainditu' dokumentala sarean dago ikusgai

·
Ane Irazabal eta Cosimo Caridik zuzenduta, 'Awlad' bi neska eta bi mutilen historia kontatzen du, gudatik ihes egiteko egin duten bidaiaren inguruan mintzatuz. Ume talde honek bizitako exodoaren atal ezberdinetara hurbiltzen gaitu dokumetal hunkigarri eta gogor honek, Berlinen, Greziako Samos uharteko errefuxiatu eremuan eta Oñatin bizi diren neska-mutilen istorio gordinaren bidez. Zure NOIZ laguntxu agendan ere ikusgai!

Badakigu kulturak kolpe itzela jaso duela koarentenan, baina a zein ederra eragile ezberdinak ematen hari diren erantzuna, haien edukiak era publikoan partekatuz eta bumerana indar bikoitzaz berreskuratuz. Horixe da Awlad. Hesiak gainditu dokumentalaren kasua, sarean ikusgai jarri baitute Ane Irazabal eta Cosimo Caridi zuzendariek.

Ane Irazabal eusko kazetari eta zinegileak, hurrengo hitzekin eskegi zuen dokumentala bere sare sozialetan, pasadan martxoaren 15ean: "Zinemetan eta antzokietan zabaldu nahi genuen. Baina garai arraroak bizi ditugu eta maite ditugun proiektuak besteekin partekatzeko modu berriak aurkitu behar ditugu. Etxean goxo".

Awlad ('umeak' arabieraz) bi neska eta bi mutilen historia kontatzen du, gudatik ihes egiteko egin duten bidaiaren inguruan mintzatuz. Ume talde honek bizitako exodoaren atal ezberdinetara hurbiltzen gaitu dokumental hunkigarri eta gogor honek; Berlinen, Greziako Samos uharteko errefuxiatu eremuan eta Oñatin bizi diren neska-mutilen istorio gordina azaltzen. Heziketa faltaren arazoa ere zalatzen du beharrezko dokumental honek.

Pasadan urtean Zinexit Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu ondoren ez galdu hemen azpian ikusteko aukera. Eutzi goiari, familia! Guztien artean eta kulturari esker, hilko ditugu birusak!

Visitas
811
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios