NOTICIAS

Durango Azokaren 'TaupaDA!' ez da etengo 55. edizioan eta zuzeneko musikari leku egingo dio!

·
TaupaDA! da aurtengo Durango Azokako lelo ezin hobea, Ane Pikazaren ilustrazio ederrarekin batera aurkeztua. Anormaltasun berrira eta Durangora hurbildu ezin diren pertsonetara moldatuta, DA!k bi mila euskal produktu baino gehiago izango ditu eskuragarri bere online denda berrian; eta Azokak formatu tradizionalean ehun ekitaldi eramango ditu aurrera, Plateruena eta Landako guneetan bai streaming-aren bidez ere. Gainera 'Zu non, han DA!' musika zikloa izango Euskal Herrian zehar. Informazio dana zure laguntxu agendan!

TaupaDA! da aurtengo Durango Azokako lelo ezin hobea, Ane Pikazaren ilustrazio ederrarekin batera aurkeztua. Anormaltasun berrira eta Durangora hurbildu ezin diren pertsonetara moldatuta, DA!k bi mila euskal produktu baino gehiago izango ditu eskuragarri bere online denda berrian; eta Azokak formatu tradizionalean ehun ekitaldi eramango ditu aurrera, Plateruena eta Landako guneetan bai streaming-aren bidez ere. Gonbidapenak, programa osoa eta streaming-ak webgunean aurkitu daitezke eta ez ahaztu Zu non, han DA! musika zikloak hainbat kontzertu eskeiniko dituela Euskal Herrian zehar. Argi dago: Durango Azokaren taupada ez da etengo 55. edizioan!

Zu non, han DA! Musika zikloa Euskal Herrian zehar

Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra "Zu non, han DA!" egitasmoaren bidez. 32 musika-taldek parte hartuko dute bertan hurrengo egitarauarekin: Gasteizko Jimmy Jazzek, Brigade Loco eta Barne Gudaren kontzertu bikoitza eskeiniko du (abenduak 6) baita Amorante eta Moxal izango ditu eszenatokian (abenduak 8). Doka donostiarrak Raitx eta Pelax (abenduak 7) eta Mihise Kaskezurrekin (abenduak 8) batera izango ditu musika zuzenean eskeintzen. Eta Dabadaba areto kuttunak, Silicies Grizzlies eta Kyxo izango ditu abenduak 5 eta Dena + Habi hurrengo egunean.

Bilbon Euskalduna Jauregia izango da DA!ko edukiontzia, goizean Ene kantak kontzertu bikoitzarekin (abenduak 7 eta 8), eta arrastian Zea Mays (7an) eta Nøgen diska berria aurkezten (8an). Horrez gain, Gatom eta etorkizun handiko J Martina talde gazteak Bermeoko Kafe Antzokian arituko dira (abenduak 6); eta egun berdinean Amurrioko Burubion Izatefaltsua eta Rodeo entzuteko aukera izango dugu; baita Kaleko Urdangak eta Perlata Atarrabiako Totem Aretoan. Egitarau osoa hementxe bertan!

 

KONTZERTUEN ZERRENDA // 55DA

Amurrio (Burubio)

Izatefaltsua + Rodeo - Abenduak 6. 18:00

Sara Zozaya - Abenduak 7. 19:00

 

Atarrabia (Totem)

Liher + Sorkari - Abenduak 5. 18:00

Kaleko Urdangak + Perlata - Abenduak 6. 18:00

 

Azpeitia (Soreasu)

Gatibu - Abenduak 5, 19:00.

*Aforoa beteko balitz, bigarren pase bat antolatuko da 16:00etan.

 

Azpeitia (Sanagustin)

Sua - Abenduak 8, 19:00

 

Bermeo (Kafe Antzokia)

Gatom + J Martina - Abenduak 6. 18:00

Joseba Irazoki + Inoren Ero Ni - Abenduak 7. 18:00.

 

Bilbo (Euskalduna)

Ene Kantak - Abenduak 7 eta 8. 12:00.
Zea Mays - Abenduak 7. 19:00.
Nøgen - Abenduak 8 .19:00

 

Donostia (Dabadaba)

Silicies Grizzlies + Kyxo - Abenduak 5. 18:30

Dena + Habi - Abenduak 6. 18:30

 

Donostia (Doka)

Raitx + Pelax - Abenduak 7. 18:00.

Mihise + Kaskezur. Abenduak 8. 18:00.

 

Gasteiz (Jimmy Jazz)

Brigade Loco + Barne Guda - Abenduak 6. 18:00

Amorante + Moxal - Abenduak 8. 18:00

Ondarroa (Beikozini)

Dupla + Nikotina - Abenduak 6. 18:00

Patxuko Nice - Abenduak 8. 17:00

Ezpalak - Abenduak 8. 19:00.

Visitas
818
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios