NOTICIAS

Plateruenari azken agurra emango dio 'Hitzetik Hortzera' saioak, hobeto gero arte!

·
Euskara eta euskal kultura erdigunean jartzeko asmoz abiatu zen Durangoko Plateruenaren proiektua orain dela ia 18 urte, baina irailaren amaieran Plateruenak ateak itxiko zituenaren albistea iritsi zen. Erika Lagoma, bertako bazkide eta bertsolariarekin elkartu gara, urteko azken bertso saioaren egunean. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Euskara eta euskal kultura erdigunean jartzeko asmoz abiatu zen Durangoko Plateruenaren proiektua orain dela ia 18 urte, baina irailaren amaieran, kultur eragile kutunak ateak itxiko zituenaren albistea iritsi zen. Merezi duen agurra emateko asmoz, Hitzetik hortzera Erika Lagoma, bertako  bazkide eta bertsolariarekin elkartu dira, urteko azken bertso saioaren  egunean.

Lehendik zetozen zailtasunei, COVID-19ak kulturari eta ostalaritzari emandako  kolpea gehitu zaie eta bazkideek ezin izan dute beste erabakirik hartu. Berbaro euskara elkartearen inguruko herritar talde batek abiatu zuen Plateruenako proiektua, eta 2004tik hona, 2.000 kultur ekitalditik gora antolatu dira bertan; horietako asko bertsolaritzari lotuak.  

Urteko azken bertso saioa, adibidez, urteroko hitzordu garrantzitsua izan da, eta  hala izan da aurten ere. Gainera, bi saio antolatu zituzten abenduaren 30ean, eta bertso gosea asetzeko aukera ezin hobea izan zuten bertaratutakoek.  Horrez gain, 2017ko Bertso Korrika edo Xabier Amurizari eskainitako omenaldiko momentu batzuk gogoratzeko aukera izango dugu aste honetako Hitzetik  Hortzeran. 

Aste honetako Hitzetik Hortzerak eskerrak eman nahi dizkio Plateruenari eta  bertan lanean aritu diren guztiei azken urte hauetan euskal kulturari eta bertso  munduari eginiko ekarpenagatik. Mila esker Plateruena!

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en, eta  edonoiz, EITB Nahieran atarian.

 

Visitas
772
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios