NOTICIAS

XVIII. Laburbirak Euskal Herriko harrobiko 8 laburmetrai biratuko ditu maiatzean zehar

·
Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18. edizioa beteko du aurten euskal ikus-entzunezkoen harrobitik 8 laburmetraia Euskal Herriko hainbat aretoetara eramaten, maiatzaren 30era bitartean. Genero ezberdineko laburmetrai bilduma zoragarriaren barruan, 'Nigandik', 'Game Over', 'Agur', 'Aterpean ateri' eta 'Ilunabarrean esan' aurkitu ditzakeguz. Zirkuitu ezinhobea gure zinea aldarrikatzeko, hemen info osoa eta egitaraua.

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18. edizioa beteko du aurten euskal ikus-entzunezkoen harrobitik 8 laburmetraia Euskal Herriko hainbat aretoetara eramaten apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean. Ordiziako Herri Antzokian emango zaio hasiera eta Larrabetzun amaituko da, tartean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat herrietatik igaro eta gero. Zirkuituaren egutegia webgunean ikus daiteke.

Ordiziako Herri Antzokian emango zaio hasiera eta Larrabetzun amaituko da. Genero ezberdineko laburmetrai bilduma zoragarriaren barruan, Nigandik, Game Over, Agur, Aterpean ateri eta Ilunabarrean esan aurkitu ditzakeguz. Zirkuitu ezinhobea gure zinea aldarrikatzeko, hemen info osoa eta egitaraua.

Genero ezberdinetako laburmetraiak

Laburbira XVIII. edizioa 2019-2020an grabatu eta ekoiztutako euskarazko 8 film laburrek osotzen dute. Emanaldiak irauten duen 72 minututan ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakinmina eta nazka bizitzeko aukera izango du

Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik. Hauetariko batzuk Zinebi (”Nigandik”) eta Mendifilm Festival (“Aterpean Ateri”) jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira eta beste batzuk laburmetraia lehiaketetan sarituak izan direnak: HUHEZINEMA (“Babarrun Txapelketa”) eta Kameratoia (“Agur”).

Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:

Hauen inguruko informazio guztia eta herrien zerrenda Laburbira webgunean aurki ditzakezu.

Visitas
810
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios