NOTICIAS

Artedramaren azken antzezlana, 'Hondamendia', Euskal Herrian zehar biratuko da

·
Artedrama eta Huts Teatroa-ren azken antzezlanaren estreinaldiak poza haundia ematen digu. Hondamendia nobedade batzuk dakar. Lehena: zuzendaritza. Ximun Fuchs proiektu honen aurrean jartzen da Harkaitz Cano izalearen testu batekin. Beste kolaboratzaile bereziak ditugu ere: Maite Larburu eta Asier Ituarte musika konposaketan. Zaborra, politika eta desmemoria dana nahastutak antzezlan berri batean.

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra.

Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira.

Langile bat hiltzen da beharrean. Astero. Eta zabor guzti honen aurrean, Artedramaren azken lan honek bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa defendatzen jarraituko du.

Gora zuek!

 

Visitas
1051
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios