NOTICIAS

'Eukalyptus' esatea, etekin eta errekin esatea da, Jon Ander Urrestiren antzezlan berriak islatzen duen bezala

·
A zelako taldea osatu duen Urresti-k, apiriletik aurrera, EH-n zehar ikusteko aukera izango dugun antzezlan berri, umoretsu eta kritiko hau sortzeko: Matxalen de Pedro, Nerea Ibarzabal, Beñat Urrutia, Arriguri eta Amorante, besteak beste. Kritikotasuna, satira eta humorearen bitartez, monolaborantzak uzten dituen paisaia homogeneoen gatazka anitzak eztabaidatu nahi ditu lanak. Data guztiak zure agenda teatrozalean dekozuz, ez galdu 'Euskalyptus' arnasteko aukera! Eta, Anarik kantetan duen moduan, gora basoa maite dutenen piromania!

“Hau monolaborantza da, gure bizi-eredua, paisaian islatua”. A zelako taldea osatu duen Jon Ander Urrestik, apiriletik aurrera, EH-n zehar ikusteko aukera izango dugun antzezlan berri, bikain eta kritiko hau sortzeko: Matxalen de Pedro, Nerea Ibarzabal, Beñat Urrutia, Arriguri, Amorante eta Urresti bera, besteak beste. Oholtza gainean bakarrik aldeztuko dute lana Beñatek eta Jon Anderrek, baina beste taldeekideen aztarnak egongo dira edonon (Iban Urizar musikan, Arriguri kartelean eta bisualetan, Nerea letretan, Matxalen eszenografian, eta abar).

Eukalyptus esatea, etekin, errekin, berrekin, esatea bada; lan honek kritikotasuna, satira eta humorearen bitartez, monolaborantzak uzten dituen paisaia homogeneoen gatazka anitzak eztabaidatu nahi ditu. “Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean. Eta zu, zerk sutzen zaitu?” Erabili dezagun sistemari sua emateko Piromania, espresuki eta Anarik kantatzen duen moduan, benetan “basoa maite dugulako”.

Antzezlan hau lan harreman toxiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Noiz arte?  Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,… inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi.
 

Hau ez da baso bat.
Hamen lurra karratua da.
Hamen ilarakosatzen doguz.
Hamen gatxa da gauzak sustratitik moztea.
Hamen, eta hor, eta han.
Hau monolaborantza da. gure bizi-eredua, paisaian islatua.
Eukalytus esatea etekin esatea da.
Eukalyptus esatea errekin esatea da.
Eukalyptus esatea berrekin esatea da.
eukalyptus esatea gutaz aritzea da.
Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean.
Eta zu, zerk sutzen zaitu?

DATAK ETA LEKUAK

Apirilak 6 Bergara 20:00 (Seminaixua)
Apirilak 14 Ataun 18:30
Apirilak 25 Bermeo 20:00 (Kafe Antzokia)
Apirilak 26 Villabona 19:00
Apirilak 27 Larrabetzu 20:30 ( Eskolan)
Apirilak 28 Mutriku 19:00

Maiatzak 5 Uharte 19:00
Maiatzak 10 Larraun 19:00
Maiatzak 12 Oiartzun 19:00
Maiatzak 17 Ajangiz 21:30

Ekainak 6 Mendaro 19:00
Ekainak 21 Ziortza-Bolibar 22:30
Ekainak 30 Berriatua 22:00

 

 

 

Visitas
618
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios