Donostian sustatzen den turismo ereduarekin kezkatuta dago Bizilagunekin plataforma, eta horri aurre egiteko solasaldi, bideo proiekzio eta protesta ugari antolatu dituzte apiril eta maiatzerako. Maiatzaren 25 ostiralean manifestazio batekin emango diete amaiera jardunaldiei: 18:30ean abiatuko dute protesta, Saguesetik, Bertan bizi gara, bertanbizi nahi dugu lelopean.
Ikusi maiatzeko egitaraua baita kartel orokorra ere:
MAHAI INGURUAK:
M-2 asteazkena (Udal Liburutegia, 19:00)
TURISMO EREDUA, AUZOAK ETA ETXEBIZITZA
M-4 ostiralea (Kaxilda, 18:00)
TURISMOA ETA LAN-BALDINTZAK
M-8 asteartea (Ibaetako Gunea, 13:00)
TURISMOAREN ERAGINAK AZTERTZEN
M-11 ostiralea (Udal Librutegia, 19:00)
TURISMOAREN ERAGINAK DONOSTIARRON BIZITZAN
M-12 larunbatea (Buen Pastor, 12:00)
IBILILALDI TURISTIKOA
M-25 ostiralean (Sagues, 18:30)
MANIFESTAZIOA "Bertan bizi gara, bertan bizi nahi dugu!"