NOTICIAS

Zineleku 2019 zinema udan ikasteko tailerra inskripzioa maiatzaren 31ra arte irekita

·
Zineleku taillerren programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko sortua. Aurtengo edizioa uztailaren 16aren eta 27aren artean Gasteizen izango da. Tailerrak, proiekzioak, masterklaseak... Inskripzioa maiatzaren 31era arte zabalik dago

Zineleku taillerren programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko sortua. Euskadi, Nafarroa eta Iparraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatua dago, betiere zinema eta ikuste-arteetan interesadunak.

Aurtengo edizioa uztailaren 16aren eta 27aren artean Gasteizen izango da. Proiektuaren partaideak elkarrekin biziko dira hamabi egunez, eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz. Zinelekun parte hartu izana egiaztatzen duen agiri bana jasoko dute partaideek.       

Zinema ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko zinemagile zein idazle, koreografo, programatzaileek partehartuko dute. Hauek izango dira irakasleetako batzuk: Zazpi t’erdi, Oskar Alegría, Txubio, Sra. Polaroiska, Mursego, Maider Oleaga, Xabier Erkizia, Arantza Santestebane edota Idoia Zabaleta.

Taldeak zenbait lantegitan parte hartuko du lehen 8 egune-tan, eta azken 5etan, parte-hartzaile bakoitzak mota honetan praktika bat izan ahalko du: proiektuen garapena eta zinema erreali-zazio esperimentala.

Hemen ikusi dezakezue aurtengo oinarriak. Inskripzioa Maiatzaren 31ra arte zabalik dago zineleku.org webgunean.

 

Visitas
734
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios