Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama, Axut! eta Dejabú Panpin Laborategia eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak, Hamlet edo Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio.
Aurten, Zaldi Urdina aurkeztuko dute eta urrian Donostian hasiko dira. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan.
Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik.
Ez galdu antzezlan hau ikusteko aukera, urri, azaro eta abendu bitartean kriston bira egingo dute Euskal Herrian zehar. Beraz, aukeratu zure gustukoen lekua ta zatoz dastatzera eusko label antzerkiaren pieza berria! Kaka pila!!
Sarrerak hemen!! Ikuskizunak bideo azpian, erne ibili!
Ikuskizunak
URRIA
11. Luhuso (estreinaldia)
15-16-18-19. Angelu
23-24-25-26-27. Gazteszena
AZAROA
1. Azpeitia
7. Arriaga Bilbo
9. Barakaldo
12. Hernani
13-14. Iruñea
15. Oñati
17. Orereta
19. Gasteiz
22. Gernika
23. Larresoro
30. Markina-Xemein
ABENDUA
1. Sopela
13. Hendaia
20. Lasarte-Oria