Zorioneko dira Gernikan, kuraiaz jositako kultura eragileak baitituzte. Iparragirreko udazken eta neguko egitaraua ikusita, badirudi bertan denbora pila pasatuko dugula, aurtengo (a)normaltasun berri eta deserosoari musikaren bidez aurre egiteko.
Urritik hasita, programazio ederra osatu dute urte bukaerarte eta sarrerak laster agortzen hari dira, adi egon beraz! Urriak 25 domekan, Mice eta Joseba Lenoiren txanda izango da (sarrerak agortuta); Ikarass taldearen post metala urriak 30ean egongo da entzungai (agortuta).
Azaroan zehar, Liher izango da eszenatokira igotzen lehena (azaroak 7an, baita ere sarrera agortuekin) eta Ezpalak eta Bulegoa kontzertu bikoitza eskainiko dute 20an. Urtea merezi duen eran agurtzeko, Cecilia Payne eta Arima taldeek kontzertua eskeiniko dute abenduaren 12an eta Dead Broncoren folk beltza 19an.
Esan bezala, interesa izan ezkero azkar ibili eta erosi sarrerak hemen! Ez galdu Iparragirreko merchandisina, Gernikako rock elkartea babestu eta laguntzeko beste modu ederra gainera! Hemen azpian egitaraua, kartela eta haien hitzak:
Betiko ez joateko, bagatoz. Hau da musika eta kultura babestu eta laguntzeko modu bakarra. Martxan jarri behar dugu, gelditu nahi ez badugu. Gure proiektuak bizirik irauteko bide bakarra da kultura martxan jartzea, bai bideragarritasun ekonomiko aldetik, baita gure helburu nagusia den eskualdean musika zabaltzeko helburu horren bidean ere. Iparragirreko taldeak martxan daude, baina eszenatokirik ez badugu, ez gara ezer. Guk gurea zabalduko diegu hainbat talderi, eta, nola ez, zuei: ikusle, laguntzaile, musikazale eta lagunei. Kulturak behar zaituzte, Iparragirrek behar zaituzte. Gozatu musikarekin!
EGITARAUA
URRIA
Urriak 25
LENOIR & MICE. 12:30 h. (10€ + gastuak)
Urriak 30
IKARASS (agortuta). 20:30 h. (8€ + gastuak)
AZAROA
Azaroak 7
LIHER. 20:30 h. (12€ + gastuak)
Azaroak 20
EZPALAK + BULEGO. 20:30 h. (10€ + gastuak)
ABENDUA
Abenduak 12
CECILIA PAYNE + ARIMA. 20:30 h. (10€ + gastuak)
Abenduak 19
DEAD BRONCO. 20:30 h. (10€ + gastuak)