Azaroko egitaraua
Azaroan zehar, Astrako zineforum klubak, Zinema Paradisok, And then we dance (azaroak 11 eguaztena) eta Pájaros de verano (azaroak 25 eguaztena) filmak proiektatuko ditu. Musikari dagokionez, hiru kontzertu potente ikusteko eta disfrutatzeko aukera izango dugu, Barikutxu Musikatuak zikloaren barruan: Sara Zozaya-ren azkeneko lana (I) (azaroak 13an); Amorante-ren sentikortasun ederra (azaroak 20) eta bukatzeko Iker Lauroba eta beste urtaroak udazkenari kantu eginez (azaroak 27).
Abenduko egitaraua
Urte arraro honi merezi duen amaiera emateko, abenduan Zinema Paradisok eguaztenak poztutzen jarraituko du, abenduak 9an The wicker man filmarekin eta abenduak 23an (urteurrena baino justo lehenago!) galiziar piromano baten inguruko O que arde zinta interesgarriarekin.
Musikari dagokionez, Barikutxu musikatuak sekretuak izango dira, edo gutxienez oraindik ez dakizkigu gonbidatuak, baina ziur gaude kristonak izango direla, ederrenari eusten jarraitzeko. Dena den, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera abenduaren 11an eta 18an izango dugu.
Eszenarako tokia ere badago, abenduak 4an Tribiz, baserri galdue antzelanarekin eta 18an Ziomara Hormaetxe-ren Ahotsak memoriaren inguruko dantza piezarekin. Uxue Alberdi-ren liburu aurkezpena ere, abenduak 16 eguaztenan. Horrez gain, Gernikatik mundura dokumentalaren emanaldia azaroak 17 eguenan eta Okupazioren 15. urteurrena ospakizuna abenduak 24an, gabonak (ez) ospatzeko modu zoragarria!
Urtarrileko egitaraua
2021. urtea nolakoa izango den ez dakigu, baina zorioneko gara urte berria agurtzeko Kafea eta galletak izango baititugu Astran, urtarrilak 2, zapatuan; Bertso afaria urtarrilaren 8an eta kontzertu bikoitza 23an, Habi eta Etxekalte taldeen eskutik.